Residencia Elorduy

Egoitza.

Concepción Elorduy Sustachak (1836-1907) bere ondasun guztiak Barrikan Ospitale bat eraikitzeko utzi zituen testamentuaren bidez. Horrela, 1910ean lanak hasi ziren Javier Agirre Iturralderen zuzendaritzapean eta lau urte beranduago bukatuko ziren.

HASIERAK (1914-1934)

1914ko abenduaren 8an, fundatzailearen santuaren egunean, instituzio berria inauguratu zen “Barrikako Elorduy Ospitale Babes-etxea ” izenarekin. Santa Anaren Karitateko ahizpak arduratuko dira Ospitale Babes-etxearen eguneroko kudeaketaz. Fundazioaren proiektuen artean besteen gainetik nabarmentzen den bat dago, neskentzako Eskola bat jarri, zentroaren inauguraziotik hilabete gutxira errealitate egingo dena, Ahizpen gainbegirapean.


Nabarmentzekoa da lehenengo hilabeteetatik ia orain dela urte gutxira arte Juntako kideek, Ahizpek eta babestuek nekazaritza lanetan eta abere hazkuntzan jarritako ahalegina eta arreta, lan hauetatik lortutako produktuak salduta lortzen baitzuten garairik zailenetan auto-hornitzea eta instituzioa aurrera ateratzea.


Instituzioaren ezaugarrietako beste bat hasieratik izan duen dohaintza-emaile kopurua da, haietako asko ospitalea mantentzeko eta babestuei laguntzeko hainbat ondasun eman zuten anonimoak.


Lehenengo urteetan proiektu zoragarriak ezarriko dituzte, baina Espainiako Gerra Zibila zela eta, geldituko dira herri osoa bezala.


GERRA ETA GERRA ONDOKOA (1935-1954)

1936ko abuztuan eta gerran murgildurik, Babes-etxeak eraikuntzaren azta batean Gurutz Gorriko ikurra jartzeko baimena eskaut zion zegokion organismoari eta honen ordez libre zituzten gelak eskaini zizkioten Instituzioari erabil zitzan. Eskaera onartua izan zen.


Urte horretako urriaren amaieran, lehenengo konfiskazioak hasten dira: lehenengo tarranta zaharra, abereekin jarraitzeko, bere biziraupenerako iturri nagusia. Horren ondorioz une zailak igaroko dituzte eta gogoko ez zituzten aldaketak egin beharko dituzte. Horrela, handik gutxira, Nesken Eskola ixten da gela horietan kanpainako erietxea jartzeko.


Gerrak aurrera egin ahala, zentroa bere garapenagatik gero eta erasanago ikusten da eta horrela 1937ko martxoan, eta Gizarte eta Osasun Laguntza Militarraren kabineteak bi ikuskapen egin ondoren “Odol Ospitalea” deklaratzen dute. Baina txarrena heltzear dago. Apirilaren hasieran Justizia eta Kultura Idazkaritza Nagusitik, Defentsa Sailarekin bat etorrita, ofizio bat jasotzen da, Barrikako Ospitale Babes-etxeko pabiloietako bat Barrika-Urduliz aldeko fortifikazio lanek iraun bitartean, preso politikoei ostatua emateko erabiliko dela agintzen duena. Babes-etxearen hegal bat okupatu eta bost astera preso politikoak ebakuatzen dira eta bi egunen buruan, Armada Nazionalaren zaurituek okupatzen dituzte instalazio berberak.


1939an gerra bukatzen da eta suntsitutako guztia berregiten eta konfiskatutako guztia berreskuratzen saiatzen da. Horrela Barrikako Udalak utzitako behin-behineko lokal batean nesken eskola berrartzen da Ahizpen zuzendaritzapean.


SUSPERTZE GARAIAK (1955-1974)

Gerra ondoko susperraldia, geldoa izan arren, neurri handiago edo txikiago batean eragiten zien familiei eta horregatik, Babes-etxera heltzen ziren opariak eta dohaintzak kopuruan eta jenerotan biderkatu ziren.
Babes-etxeak pixkanaka gerran konfiskatutako gauzak berreskuratuz doa eta auto hornikuntzarako abeltzaintza lanak berrartzea erabakitzen du.


Datu ekonomiko berriek zein gizartearen eskuzabaltasunak 70. urteetan panteoi berria eta beharrezkoa eraikitzea, konpontze eta zabaltze lanak, baita Fundazioaren eraikinen eta lorategien txukunketa ere ahalbidetzen dituzte.


GIZARTE ALDAKETA ETA ERALDATZE GARAIAK (1975-2004)

80. hamarkadan gizarteak bere fisonomia erabat aldatzen du: etxe askotan ez dago lekurik, dirurik ezta gero eta bizitza luzeagoa duten nagusiei eskaintzeko denborarik ere. Ondorioz, Babes-etxera heltzen den adinekoen kopurua izugarri igotzen da.


1993ko maiatzean, Babes-etxeak ohorezko sari kutun bat jasotzen du: “Plentziako Txirlaren Kofradiaren Juntak, hiribildu horretan egoitza duenak, Fundazioari Ohorezko Kofradiakide saria ematea adostu zuen aho batez, eta zegozkion diploma eta domina eman zion”.


90. hamarkada bukatzen denerako Egoitzak antenak, eraberritzeak, negutegia, konponketak, igogailu modenoak, Canal+… ditu.


Gure Ospitale Babes-etxe maitea garai berrietara egokituz joan da eta orain Egoitza Geriatriko bihurtu da.


(2004-2009), gaur egun

2009ko martxoan, 90 urtetan baino gehiagotan zehar euren zerbitzuak egin ondoren, agur esaten digute Ahizpek. Bere lan eskuzabal eta handia eskertzeko, Barrikako alkateak bihotz emanik, zonaldeko udalek omenaldi sentitua egiten diete, berauek alde egin aurretik.


Ahizpek alde egindakoan, zentroaren gerentzia aldatzen da eta pertsonalaren antolamendu-berregituraketa logiko bat egitera behartzen duen hutsune bat gertatzen da. Horrez gain, egoitza egoera berrietara egokitzeko obra proiektu bati ekiten zaio, oraindik geratzen diren arkitektura-oztopoak kentzeko eta egoiliarrek eta beren familiek lorategiei erabateko probetxua aterako lanei garrantzi berezia emanez.

Egoitza hedabideetan

  2009.08.25 - Deia

Barrikako egoitza egoiliar gehiago hartu ahal izateko berrituko da.gehiago >

  2009.011.06 - El Correo

Barrikako Elorduy egoitzak milioi bat euro inbertituko du berritze lanetan.gehiago >

Barruko albisteak

Jaits ezazu Elorduy Fundazioa Egoitzaren azken buletin informatiboa

descarga boletín

Argazkiak

Highslide JS
Highslide JS
Highslide JS
Highslide JS
Highslide JS

Giza baliabideak eta baliabide profesionalak
Kopurua
Egoitzaren Zuzendaritza1
Zuzendari Ondokoa1
Medikua1
Psikologoa1
OLT3
Gainbegiraleak2
TAC13
Gerokultoreak14
Harrera1
Sukaldea3
Ikuztegia2
Garbiketa-Langileak3
Mantentze-Lanetako Langileak1
Guztira46